Turismoa

Hotelak – Jatetxeak

Honakoak ditugu gure herrian :

Ikusteko - Egiteko

Ikusteko

Biriaturen historia oso kalapitatsua izan da azken mendeetako inbasio gerlak direla-eta. Eliza eta zenbait etxe ere ikustekoak dira: XV. mendeko euskal arkitekturaren ezaugarriak dituzte.   

Kirol jarduerak

Herriko pilota plazan pilota lehiaketak egiten dira, bereziki udan. 

"Xoldo": ezker pareta urte osoan zabalik dago pilotarientzat. 

Erregularki arrantza konkurtsoak antolatzen dira Bidasoa hegietan. Ingurune zaindu batean, badira zenbait ibilbide ibai bazterrean eta inguruetako oihanetan natura ezagutzeko. 

Mendizaleek GR 10 ibilbide ezagunaren egiazko abiatzea aurkituko dute gure herrian. Ausartenak Mediterraneoraino joanen dira, besteak Ibardingo lepoan edo Larhunen (905 m) geldituko dira.

Xoldokogainan kalbarioa dago. Bertatik ikuspegi ederra dugu, gehienez oren pare bateko ibilaldia eginik