Règlementation
Turismorako etxebizitzak arautzen dituen araudia 2023ko martxoaren 1ean sartu zen indarrean
Elkargoko hautetsiek turismorako etxebizitzen garapena arautzeko araudi bat bozkatu zuten, zeina elkargoko 24 herritan indarrean baita, Biriatu barne izanik. Araudia 2023ko martxoaren 1ean sartu zen indarrean. Geroztik bizitegi baten erabilpen-xedea aldatzeko baimen orok konpentsazio printzipioa bete behar du.
Jabeak du erabilpen-xedearen aldaketa baimena aurkeztu behar, sarean honako webgunean www.depotpermis.fr edo paperez elkargoaren webgunetik .
Erabilpen-xedea aldatzeko baimena eskuratu-eta, turismorako etxebizitzaren aurretiko deklarazioa egin beharko duzu Elkargoaren webgunean, erregistro zenbakia eman diezazuten..