Nortasuna

 Biriatuko herria   

Biriatuko herria Ipar Euskal Herrian, Lapurdi probintzian hain zuzen ere, kokatzen da, Xoldokogaina mendiaren magalean. Biriaturen sarrera Pausutik abiatzen den bide itsu batetik egiten da, Bidasoa ibarraren ikuspegi ederra eskaintzen duenaKokapen topografikoaren aldetik, "Mendialdea" eremuan sailkatutako udalerria da Biriatu. Preseski, mendialde honek, Bidasoarekin batera, Gipuzkoa eta Nafarroako probintziekin muga naturala osatzen du. Muino honetatik atera zen eliza osatzen duen hareharri gorria. Herritik hainbat ibilbide ateratzen dira, horien artean hain ospetsua den GR 10a, Ibardingo lepora daramana. .

Kokapen topografikoaren aldetik, "Mendialdea" eremuan sailkatutako udalerria da Biriatu. Preseski, mendialde honek, Bidasoarekin batera, Gipuzkoa eta Nafarroako probintziekin muga naturala osatzen du. Muino honetatik atera zen eliza osatzen duen hareharri gorria.

Herritik hainbat ibilbide ateratzen dira, horien artean hain ospetsua den GR 10a, Ibardingo lepora daramana

Kokapen berezi honengatik, Biriatuarrak hiru hizkuntza hitz egin ditzakete: euskara, frantsesa eta gaztelania. Gutxi gorabehera, mila berrehun eta berrogeita hamar biztanle ditu udalerriak.