Kirol ekipamenduak

Pilota

  • Herriko Pilota Plaza.
  • Garlatz frontoia,
  • Garlatz etxe-multzoan Xoldoko ezker pareta 
Fronton du bourg

Joko gunea

Kurlekuko joko gunea haurrentzako, gazteentzako eta ez hain gazteentzako leku bikaina da. Hor atzemanen dituzte jarduera atsegin ugari. 

Honako ekipamenduak daude bertan: 

  • kirol anitzeko zelaia
  • ping-pong mahaia
  • petanka zelaia
  • zurezko oreka jokoak
  • liburu-kutxa 
Segurtasun kontsignak: Bertara joateko haurrek heldu batek lagundurik egon behar dute beti. Joko gunea – Kurlekuko errepidea.

Joko gunea – Gazteluberri

Gazteluberri joko gunea GAZTELU BERRI etxebizitzen ondoan dago, Agerreberriko bidean.

Eskola publikoko joko gunea

Herriko haurrek eskola garaietatik kanpo ere balia dezakete joko gunea. 

Askaldegia – Onxista 

Askaldegiak edo piknik guneak mahaiak, komun idorrak eta hondakinentzako edukiontziak ditu. 

Segitu beharreko zenbait arau.

  • Debekatua da askaldegira joatea 20etatik 8ak arte; 
  • Debekatua da alkohola kontsumitzea 2020ko abenduaren 31 arte;
  • Debekatua da akanpatzea, bibaka egitea, izan autokarabanetan, oihal etxeetan edo aire librean; 
  • Debekatua da orotariko suak piztea, barbakoak egitea;
  • Debekatua da ibai-ertzetan behera jaistea eta Bidasoan bainatzea.