Ibilbideentzat
Ibilbideen liburuxka– Elkargoko turismo bulegoa

GR10, Pirinioen zeharka-bidea
1947an Frantziako Touring-Club egiturak Ibilbide Luzeko Bidexken Komite Nazionala sortu zuen, gerora Frantziako Oinezko Ibilaldien Federazioa bilakatu zena. Jean Loiseau-k bultzaturik, lehen GR lanak 1947an abiatu ziren. Orduan, GR 10 ez zen existitzen; ez zen ideia xumea ere. 1964an Komiteak Font-Romeu-n antolatu konferentzia batean abiatu zuten GR 10 ibilbidea osatzeko lanketa. GR 10 ibilbidearen oinarriak Jean Beidbeder, "pasteur gascon" delakoari zor diogu, Pirinio Zentralak eta Behe Pirinioak lotzeko asmoa zuelarik. Lehen topo-gida liburuxka ondotik argitaratu zuten.
Frantziako Ariège eskualdean GR 10-ak Marceau Delrieu-ren eta beste zenbait aitzindariren aztarna segitzen du. Lagun minekin burutu zuen proiektua: Henri Delsol, Jeanne Ducourtieux, Pujol apeza, Gabriel Ville eta beste anitz. Mendia denen eskura ezartzeko eta "ozeanoa eta itsasoa" lotzeko xedez, proiektuaren sustatzaileek Pirinioak urratu dituzte bide mitikoaren ibilbide onena aurkitzeko. Ibilbideak hautatzerakoan zalantza asko egin zuten, aukera guztiak oso erakargarriak baitziren. Haatik, egileen une oroko kezka zen bidea egingo zuten mendizaleen lekuan irudikatzea euren burua. Ariège-ko ibilbidea 1975ean marraztu zuten eta topo-gida liburuxka ondoko urtean argitaratu. Aitzindari horiek zenbait departamendu zeharkatzen dituen bide bat ireki zuten, paisaia kontraste askorekin. Asmoetako bat zen mendia denei irekitzea eta ingurumenaren zaintzari sentsibilizatzea. Gaur egun ehunka mendizale abiatzen dira GR ibilbidea egitera.
GR 10 bidearen seinaleak zuri eta gorriak dira, bata bestearen gainean. Frantses estatuan ibilbide guztiek halako seinale sistema dute.
GR 10-ak Pirinio mendi-katea zeharkatzen du, Atlantikotik Mediterraneora, 870 km-ko ibilbide seinalatuekin. Hendaiatik edo Biriatutik abiatuz, ibilbide luzeko mendizaleak berrogeita hamar bat etapako abentura batean sartzen dira, eta askok zenbait egonalditan egiten dute. Aterpetzea mendiko aterpe, ostatu eta bestelako aterpeetan egiten da, ibilbidea tarteka goi-mendiguneetan eta haranetan barna igarotzen baita. Ondorioz, paisaien aniztasuna ikaragarria da: Euskal Herriko eragin atlantikotik Mediterraneoko Albères idorretara, Pirinioetako Parke Naturala eta Néouvielle-ko Natur Erreserba zeharkatuz, Luchon eta Ariège eskualdeko mendiak eta Zerdaña eta Capcir altiplanoak.
Gaur GR 10aren berri ukan duzu... Abiatuko al zara abentura horretan?
La montagne, je la respecte et j'en prends soin !
Des règles sont à adopter pour respecter la nature : En savoir plus sur www.communaute-paysbasque.fr