Herritar errolda

Nork erantzun behar du? 

Frantses hiritartasuna duen 16 urteko gazte orok

  • Sortzez nazionalitate frantsesa duen gazte orok, 16 urte bete dituen egunaren eta hortik hirugarren hilabeteko azken egunera arte egin behar du erroldatzea.
  • Frantses nazionalitatea arbuiatu dezakeen gazte batek eskubide hori egikaritu nahi ez badu, 19 urte bete eta ondoko hilabetean egin behar du erroldatzea.
  • 16 eta 25 urte artean frantses nazionalitatea eskuratu duen gazte batek, nazionalitatea eskuratu eta hilabete bateko epean egin behar du erroldatzea.  

Oharra: epeak gainditu baditu, egoera erregulariza dezake 25 urteak bete arte erroldatze prozedura klasikoaren bidez.

Prozedura

Gazteak bere kabuz egin behar du erroldatzea. Adin txikikoa baldin bada, gurasoetako batek lagundu dezake.

Herriko Etxera jo behar du honako dokumentuekin: 

  • Frantses nazionalitatea egiaztatzen duen dokumentu bat (nortasun agiria edo pasaportea)
  • Familia liburuxka

edo erroldatzea sarean ere egin dezake.

S'inscrire en ligne

Erroldatzea egin

Erroldatzea egin-eta auzapezak erroldatze frogagiria emanen dio. Usu, frogagiriarekin batera zerbitzu nazionalari buruzko informazioa igortzen dute. Ez da kopiarik emango. Galtzen badu edo lapurtu badiote, erroldatze-egiaztagiria eska dezake zerbitzu nazionala egin behar duen zentroan. Erroldatzeari esker administrazioak gaztea deituko du defentsa eta hiritartasun eguna egin dezan. Erroldatzea egin-eta, egoera aldaketa bat gertatzen bada militar-aginteak abisatu behar ditu. Erroldatzeak gaztea hautesle zerrendetan sartzeko balio du 18 urte beteko dituenerako. 

Oharra: gazteak elbarritasun bat pairatzen badu, eta defentsa eta hiritartasun eguna egin nahi ez badu, erroldatze unetik mediku-agiri bat aurkez dezake non zehaztua izanen baita egun horretan parte hartzeko gai ez dela. Ez badu erroldatzerik egiten, honako ondorioak ukan ditzake:  

  • defentsa eta hiritartasun egunean ez parte hartzea, eta ondorioz 25 urteak bete arte frantses estatuko konkurtso eta azterketetara ezin aurkeztea,
  • 18 urteak betetzerakoan hautesle zerrendetan ez agertzea.