Elkarlaguntza eta gizarte-loturak
Xehetasun gehiago ukateko dei ezazu herriko etxera: 05 59 20 71 24
Herriko etxeak ematen dituen gizarte laguntzen artean sar ditzakegu herriko edo inguruetako (Hendaia, Urruña eta abar) kirol, kultur, hezkuntza eta gizarte elkarteei esleitzen zaizkien diru-laguntzak.
Sortze-bonoa
- Onuradunak : Sortuberri oro
- Moduak: Herriko etxeak, Caisse d'Epargne-eko kontu batean sartzeko 50 euroko bono bat eskaintzen du.
Familia-haurtzaindegia
- Onuradunak : Haur ttipien gurasoak
- Moduak : Zaintza gastuetan parte hartzea: 1,08 € orduko, urtean 3600 orenera mugatua. Familia eta gizarte laguntzarako Elkartean xehetasunak galdegin Tel: 05 59 59 72 72 astelehenetik ostiralera, 8:30-12:00 Gizarte Ekintzarako Udal Zentroak dirulaguntza bat ekartzen dio Familia-haurtzaindegiari haurren harrera ahalbidetzeko, gurasoen irabazien araberako prezio egokitu batekin.
Haurren zaintzari buruzko aholkuak gurasoentzat, haur ttipientzako animazio jarduerak
- Onuradunak: Etxe-haurtzain independenteak eta Etxe-haurtzainen Harrera Gunera doazen haur ttipien gurasoak - Hendaiako Lehen Haurtzaroaren Etxea
- Moduak: Etxe-haurtzainen Harrera Gunearen funtzionamendurako parte hartzea, herriko etxe-haurtzain bakoitzeko diru kopuru bat emanez. Familia eta gizarte laguntzarako elkarteari xehetasunak galdegin. Tel: 05 59 59 63 36 astelehenetik ostiralera 8:30-12:00 edo e-mailez: ram@aafs.fr Etxe-haurtzainen ezagutzeko, haiekin solasteko eta zaintza molde bat xerkatzen duten gurasoentzako laguntza eta aholkularitza gunea da elkartea.
Egun bat baino gehiagoko eskola-ateraldiak
- Onuradunak: Lehen mailan eskolaratua den ikasle oro
- Moduak : Familiaren irabazien arabera, herriak familien gain gelditzen den zenbatekoaren %60 har dezake bere gain, baina haur bakoitzeko 60 €ra mugatuta.
Ikasketa Bekak
- Onuradunak: Goi ikaskuntzako estudianteak, bekadun izan ala ez
- Moduak : Bekaren zenbatekoa: 100 eta 400 € artean, irabazien arabera. Beka eskaera-txostena abenduaren 31 baino lehen aurkeztu behar da.
AIGA (BAFA) laguntza
- Onuradunak: 17 eta 25 urte arteko gazteentzat
- Moduak : 200 € 14 herritar-orduren truke Txostena herriko etxean eskuratu behar da formakuntza hasi baino lehen
Gida-baimena pasatzeko laguntza
- Onuradunak: 17 eta 25 urte arteko gazteentzat
- Moduak : 300 € 21 herritar-orduren truke Txostena herriko etxean eskuratu behar da formakuntza hasi baino lehen
Ospitaleratze baten ondotik etxeratzeko laguntza
- Onuradunak: Gau bat ospitalean igaro duen pertsona oro.
- Moduak : Herriak eta ELGAR BIZI elkarteak hitzarmena izenpetu dute, egun batez baino gehiago ospitaleratua izan den pertsona orok etxera itzultzen denean bost oreneko laguntza-zerbitzua ukateko (garbiketa, erosketak). Herriak du zerbitzua osoki bere gain hartzen eta ELGAR BIZI elkarteari ordaintzen.
Presentzia berdea
- Onuradunak: Tele-zaintza nahi duten adinekoentzat
- Moduak : Herriko etxeak bere gain hartzen ditu instalazio gastuak + hileroko harpidetzatik 7 €
Adinekoen bazkaria
- Onuradunak: 55 urte eta gorakoak
- Moduak : Herriko Etxeak gonbidaturik Bazkaria BAKEA jatetxean izanen da otsailaren 9an
Ez-ohiko sokorria
- Onuradunak: Zailtasun handietan direnak
- Moduak : Txostenak banaka aztertuko dira Eskaera gizarte-laguntzaile batek aurkeztu behar du nahitaez