Biriatu herria bertako ekimenak laguntzera eta gure komunitatearen garapena sustatzera engaiatzen da. Gure herriarentzako eta biztanleentzako onuragarria izan daitekeen proiektua baldin baduzu, aurkeztu ezazu horren gauzatzen laguntzeko dirulaguntza eskaera.
Les demandes de subventions pour l’année 2024 sont terminées
Dirulaguntza eskaera egin
Dirulaguntza eskaera egin ?
Elkarte orok aurkez diezaioke dirulaguntza eskaera Herriko Etxeari. Proiektuak gure udalaren helburu eta balioekin bat egin behar du, eta gure komunitatearentzako eragin baikorra izan. .
Nola egin dirulaguntza eskaera?
1. Formularioa bete: Hasteko, bete ezazu dirulaguntza eskaera-formularioa: PDF fitxategia (eskaerak egiteko epea gainditua denez, fitxategia ez dago eskuragarri) Proiektuari buruzko informazio baliagarri oro eman behar duzu, besteak beste, xedea, aurrekontua eta egutegia .
2. Agirien aurkeztea: zure eskaerarekin batera behar diren agiriak aurkeztu behar dituzu , hala nola proiektuaren aurrekontu xehetua, elkartearen estatutuak (hala balitz), sostengu gutunak eta beste zentzuzko agiri oro.
3. Eskaeraren azterketa: dirulaguntza aurkeztu-eta, udal batzorde bat bilduko da eskaeren aztertzeko.
4. Erabakiaren jakinarazpena: batzordearen erabakiaren berri ukanen duzu zehaztutako epeetan. Onartua baldin bada, ekinbide gehigarriak jasoko dituzu
Harremanetarako
Dirulaguntza eskaerei buruzko galdera edo laguntza ororentzat, dei ezazu honako zenbakira:
Biriatuko Herriko Etxea gure komunitatearen ongizatearen eta garapenaren aldeko proiektuak sostengatzera engaiatzen da. Irrikaz gaude zure ideia berritzaileak ezagutu eta haien gauzatzen laguntzeko.